Sistemaren
Informazioak
Hona hemen zerrendaturik sistemak eskaintzen dituen
informazioak:
Bulegoaren Egoera On Line
Datu Orokorrak
Alor bakoitzari dagozkion datuak aurkezten dira:
- Goizean zehar arreta jaso duten Bezero-Kopuruaren Guztizkoa
eskaera egiten den unera artekoa
- Eskaerako unean beren txandaren zain dauden Bezeroen Kopurua
- Eskaerako unean sistemara atxekita dauden postuen portzentaia
- Iragandako denboran zehar atendituak izan diren bezeroen
Batezbesteko Arreta-Denbora.
Informazioa postuz postu
Bulegoko postu bakoitzari dagozkion datuak aurkezten dira:
- Eskaerako momentura arte arreta jaso duten bezero-kopurua.
- Bezero hauei kasu egiten emandako denbora osoa.
- Terminalak sistemara atxekita egin duen denboraren
portzentaia.
- Eskaera egiten den unean, zein den terminalaren egoera:
konektatua, deskonektatua edo Bezero-Arretarik ez.
Eguneko Itxaronaldiak
Ordu erdiko tarteune bakoitzeko aurkezten diren datuak:
- Ezarritako ataletan arreta jaso duten bezero guztien
itxarote-denborak eskaera egin den unera artekoa.
- Erakundeak ezarritako Gehienezko Itxarote Helburuan sartzen
diren bezeroen portzentaia.
- Konektatuta eta Bezeroei Arreta eskaintzeko egoeran egon diren
postuen portzentaia.
- Portzentaien lerroak, tarteune bakoitzari dagokion
itxaronaldian egondako bezeroen portzentaia emango digu.
- Portzentaia Metatuen lerroak tarteune bakoitzari eta aurrekoei
dagozkien itxaronaldian egondako bezeroen portzentaia emango digu.
Eguneko Arreta-Denbora
Kontzeptu honi buruzko informazio-motak aurreko puntuko Itxaronaldiak atalaren antzekoak
dira.
Informazio Orokorra (ordutegi-tarteunen araberakoa):
Ordu erdiko denbora-mugaren arabera aurkezten dira:
- Bulegoan arreta jaso duten bezeroen kopurua.
- Arretarik gabeko bezeroak. Txartela eskuratu bai baino deitu
aurretik bulegotik ahaldegin dutenen kopurua.
- Arreta jaso duten bezeroen Batezbesteko Arreta-Denbora.
- Bulegoa metatu den Batezbesteko Ilararen Neurria.
- Tarte bakoitzean atendituak izan diren bezeroen Batezbesteko
Itxarote-Denbora.
- Konektatuak eta Bezeroei Arreta eskaintzeko prest egon diren
postuen portzentaia.
Informazio Orokorra (tarteunerik gabeko asteak edo
hilabeteak):
- Aurreko informazio berbera baina epealdika metatua.
Informazioa Postuz Postu:
Bulegoko postu bakoitzeko eta eskatutako epealdirako informazioa eskaintzen da:
- Arreta jaso duten bezeroen kopurua.
- Bezero horien Batezbesteko Arreta-Denbora.
- Bezero horiek guztiak atenditzen emandako Guztizko Denbora.
- Terminala konektaturik egon den denborari dagokion
portzentaia.
Itxarote-Denborak
Datu hauek ordu erdiko denbora-tarteunearen arabera aurkezten dira:
- Bulegoan arreta jaso duten bezero guztien itxarote-denborak
aurrez ezarritako ataletan taldekatuak: minututik beherakoak, 1 eta 3 minutu artekoak,
etab.
- Erakundeak ezarritako Gehienezko Itxarote Helburuan sartzen
diren bezeroen portzentaia.
- Konektatuak eta Bezeroei Arreta eskaintzeko prest egon diren
postuen portzentaia.
Arreta-Denborak
Atal honi buruzko informazio motak aurreko 4 puntuaren antzekoak dira.
Helburuak
Grafiko bakar batean eta ordu erdiko tarteunea kontutan, datu hauek ematen dira:
- Erakundeak ezarritako Gehienezko Itxarote helburua betetzen
duten bezeroen portzentaia.
- Erakundeak ezarritako Gehienezko Arreta-Helburuaren barruan
sartzen direnak.
- Konektatuak eta Bezeroei Arreta eskaintzeko prest egon diren
postuen portzentaia.
Tarte zehatz bat aukeratzeko opzioa ematen da tarteune horretako bezeroen Arreta eta
Itxaronaldiaren xehetasunak ikusi ahal izateko.
Arretarik ez
Postu bakoitzeko eta ordu erdiko tarteunebatean terminalak inori deitu gabe igaro duen
denbora neurtzen du. Ez dira kontuan hartzen 10 minutu baino gutxiago tarteak.
Eguneko Grafikoa
Egunean zehar gertatutakoaren laburpena bezeroak, itxaronaldiak eta arreta neurtzen dituen
grafikoan isladaturik agertzen dira.
Hileroko Txostena
Hilabetean zehar gertatutako guztiaren laburpena. Bertan aurkezten da itxaronaldi, arreta
eta postuen dedikazio-denborak erakutsi duten bilakaera orokorra.