
Sistemaren
Funtzionamendua
Sistema funtsezko
4 elementuren integrazioan oinarritzen da eta zenbait postu eta denbora-tartetan lortutako
datuak gestionatzen dituzten fitxategietan sartzen dira une berean, honako prozesuaren
arabera:
- Bezeroa bulegoan sartzen denean, zenbakia duen txartela ematen
dion ukimen-pantaila ukitzen du: une horretan, sarrerako ordua idazten da
kontrol-fitxategian.
- Leihatila batetik bezeroa eskatzeko tekla sakatzen denean,
monitorean azaltzen da txartelaren zenbakia eta joan beharreko leihatilaren zenbakia, une
horretan hasierako ordua jasotzen da aipaturiko fitxategian.
- Leihatilara aurkezten den bezeroa onartu ala ez, jaso egiten
da ordua.
- Behin bezeroaren arreta bukatu eta gero, edota hurrenari
deitzen zaionean, amaierako ordua jasotzen da berriro fitxategi berean.