| |
Kontu-Laburpenak pertsonalizatzea
Softwarea
deskargatzea.
Kontu-Laburpenak
Pertsonalizatzearen aplikazioak, kontuetako mugimenduak
editatu eta pertsonalizatzeko aukera ematen du, mugimendu
bakoitzari kategoria bat emanez, horrela, gerora, zenbait
mugimendu jakin, txostenak, kontsulta grafikoak, etab.
egin ahal izateko.
Oraingo bertsio honetan, Kutxak, besterik ezean,
automatikoki kategorizatzen ditu mugimendu guztiak,
aplikazioan sartzen den une beretik kontsultak egiteko
bidea emanez.
Kutxaren kategorizazioaren emaitzak ez baldin bazaitu
erabat asebetetzen, aplikazioak badauzka tresna batzuk
kategoriak eskuz aldatzeko, kategorizazio automatiko
berekiak sortzeko, kategoriak sortu edo ezabatzeko,
etab., horrela pertsonalizazio guztia zure gustura egin
ahal izateko.
Kontu-Laburpenak pertsonalizatzeko softwarea deskargatu
eta aplikazioa instalatzeko, honako pauso hauek eman
behar dituzu:
| |
 |
Deskargatutako
fitxategia/k gordetzeko direktorio bat sortu |
|
 |
Zure konexio-ezaugarriei
dagokien deskarga-sistema hautatu: Trinkoa ala
modularra. Sistema trinkoak gutxi gorabehera 13
Mb-eko fitxategi bat bakarra deskargatzen du.
Sistema modularra, berriz, 1,2 Mb-eko 10
fitxategiz osatua dago. |
 |
Aplikazioa
instalatzeko, "Compacto.exe en la versión
compacto" fitxategia, edo bestela,
"Extracto.exe en la versión modular"
fitxategia egikaritu behar duzu. |
 |
Aplikazioa defektuz
instalatzen da alda daitekeen direktorio batean,
eta Nabigatzailea konfiguratzen du, aplikazioa
automatikoki exekuta dadin mugimenduak Internet
bidez jaisten direnean. |
Instalazio
eta funtzionamenduko eskuliburua kontsultatzea
gomendatzen dugu, hemen
sakatuz. 379kB
Grafikoak eta Txostenak erabiltzeko, inprimagailu bat
instalatua eduki behar duzu zure sisteman.
Eta
ez baldin badaukazu inprimagailurik konfiguratuta, jarrai
iezaiezu Windows-ek inprimagailuak eransteko emandako
jarraibideei.
|