jueves, 15 de mayo de 2008
   Aurkezpena  |  Zerbitzuak  |  Eskaintza nola egin  |  Enkanteak  |  Erabiltzaileen kluba

Aurkezpena

Bitxiak aparteko prezioan erosi nahi dituzu eta gainera Gipuzkoa Donostia Kutxaren berme osoarekin?.

Zure erantzuna baiezkoa bada, SERVIKUTXA BITXIAK zerbitzua ezagutzea komeni zaizu.

SERVIKUTXA BITXIAK Gipuzkoa Donostia Kutxaren departamentua da. Departamentu hori, egungo egunetara egokiturik, Donostiako Bahitetxea izenez 1879ko abuztuaren 4an sortu zen etxe hark betetzen zituen eginkizunen jarraitzailea da: mende bat baino gehiagoko esperientziak abalatzen du, beraz, gure jarduna.

Komunikazio eta zerbitzuko bide berriak erabiltzeko estrategiaren barruan, Kutxak SERVIKUTXA BITXIAK-eko erabiltzaileen klubean sartzeko aukera eskaintzen dizu; hartara, aldizka-aldizka Kutxak antolatzen dituen enkanteetan aurkeztu ahal izango dituzu zeure eskaintzak eta, nahi izanez gero, eskaintza horiek Internet bidez ere aurkeztu ahal izango dituzu. Sistema horrek, erosotasunaz gain, eskaintzak zeure etxetik egiteak eskatzen duen konfidentzialtasun eta segurtasunik handienaz aurkeztu ahal izango ditu, beste era batera esanda, goi-mailako kalitatezko zerbitzua eskaintzen dizugu.

Gure klubean alta eman dezakezu ondoko formularioa betez.

Lortad-en betearazpenean eman dituzun datuak berme osoz gordeko dizkizu Gipuzkoa Donostia Kutxak.

2008/6/18an egingo den enkantea

2007/12/19an egindako enkantea

Programazioa eta diseinua: IBD Internet