BEZEROENTZAKO OHAR INTERESGARRIAK
   
 
KOMISIOEN LIBURUSKA
Bezeroen eskura dago, kontsultagai, liburuska bat, bezeriarentzako Zerbitzuengatik aplikagarri diren Baldintzen eta Komisioen Tarifa jasotzen duena, non barne-hartzen baitira gaur egun indarrean dauden balorazio-arauak.
Era berean, aurrezki-libreten eta kontu korronteen titularrek eskura daukate egin zaizkien interes-likidazioen xehekapena.
 
   
   
 
 
ERAGIKETEN GARDENTASUNARI ETA BEZEROAREN BABESARI BURUZKO ARAUTEGIA
Jakinaren gainean jartzen zaituztegu, banka-eragiketen gardentasuna eta bezeriaren babesa araubidetzen dituen arautegia honako dokumentu hauetan dagoela bildua:
  • 1989ko abenduaren 12ko Agindua (89.12.19 eguneko B.O.E.)
  • Espainiako Bankuaren 8/90 Zirkularra, irailaren 7koa (90.09.20 eguneko B.O.E.)
  • Kontsumorako Kredituaren 7/95 Legea, martxoaren 23koa (95.03.25 eguneko B.O.E.)
  • 1995eko Urriaren 25eko Agindua (95.11.2 eguneko B.O.E.)
  • 1994ko maiatzaren 5eko Agindua (94.05.11 eguneko B.O.E.)
  • Espainiako Bankuaren 3/96 Zirkularra, otsailaren 27koa (96.03.13 eguneko B.O.E.)
  • C.N.M.V.ren 1/96 Zirkularra, martxoaren 27koa (96.04.9 eguneko B.O.E.)
  • Espainiako Bankuaren 4/98 Zirkularra, urtarrilaren 27koa (98.02.13 eguneko B.O.E.)
  • Espainiko Bankuaren 3/99 Zirkularra, martxoaren 24koa (99.04.7 eguneko B.O.E.)
  • Espainiko Bankuaren 7/99 Zirkularra, ekainaren 29koa (99.07.9 eguneko B.O.E.)
  • Espainiko Bankuaren 1/00 Zirkularra, urtarrilaren 28koa (00.02.10 eguneko B.O.E.)
 
   
   
 
 
ESPAINIAKO BANKUAREN ERREKLAMAZIO-ZERBITZUA
Espainiako Bankuan bada, Erakunde honetako bezeroen eskura, Erreklamazio-Zerbitzu bat. Edozein erreklamazio egiteko, berau Espainiako Bankuan aurkeztu baino lehen, erreklamatzaileak kutxak Kalitate-Sailean daukan Kexa eta Erreklamazioen Zerbitzura zuzendu beharra du. Balore-merkatuko eragiketei dagokienez, erreklamaziook Espainiako Bankura edota Balore-Merkatuko Batzorde Nazionalera zuzen daitezke.
 
   
   
 
 
HIPOTEKA-MAILEGUEI BURUZKO INFORMAZIO-LIBURUSKA
Bezeroen eskura dago, kontsultagai, hipoteka-maileguen tarifa eta baldintzei buruzko informazio-liburuska bat, Espainiako Bankuaren 5/94 Zirkularrean, Uztailaren 22koan, 1994ko abuztuaren 3ko B.O.E.an argitaraturikoan, xedatzen denaren arabera.
 
   
   
 
 
HIPOTEKA-MAILEGUEI ETA KONTSUMORAKOEI BURUZKO ESKAINTZA LOTESLEAK
Etxebizitza erosteko hipoteka-mailegu bat eskatu eta kutxak berau ematen dien bezeroek dohainik eskuratu ahal izango dute dokumentu bat, non zehaztuko baitira kutxak, emakidaz geroztiko 10 bai-egunen barruan, izaera loteslez, eutsiko diela hitzematen duen baldintza guztiak. Mailegua kontsumora zuzendua badago, baldintza beretsuetako beste eskaintza lotesle bat ere eskuratu ahal izango dute.
 
   
   
 
 
ESKURA DAUDEN KONTRATU-MOTEI BURUZKO INFORMAZIOA
Bezeroen eskura daude ondoko eragiketa hauei dagozkien kontratu-motak :
  • Baloreen gordailu eta administrazioa.
  • Zor Publikoa Ohartarazpenetan berrosteko itundun salerosketa.
 
   
   
 
 
IRAUPEN ZEHAZKABEKO KONTRATUEN INTERES-TASEN ETA KOMISIOEN ALDAKUNTZAK
Iraupen zehazkabeko kontratuetan, interes-tasaren, komisioen edo gastu erasangarrien aldakuntzen berri ematea, halakorik gertatuz gero, baldintza berri horiek iragarki-taula honetan argitaratze bidez egingo da, indarrean sartu aurretiko bi hilabeteetan barrena. Iragarritako tarifak, ordea, berehalaxe aplikatzekoak izango dira, bezeroen eskaera zehatz eta banakatuetatik eratortzen diren eragiketetan.
Aurreko pasartean xedaturikoaren kalterik gabe, aldakuntza hauei buruzko informazioa, dagokion bezeriari, kontratu-harremanaren ildotik, bezero bakoitzari zuzendutako lehen komunikazioan emango da.
 
   
   
 
 
JAULKIPEN ETA ESKAINTZA PUBLIKOEN LIBURUSKEN ESKURAGARRITASUNA
kutxak agente jartzaile gisa ihardungo duen eragiketetan, bezeroen esku egongo dira unean uneko jaulkipen eta salmenta-eskaintza publikoei buruzko liburuskak.
 
   
   
 
 
ZENBAIT ERAGIKETEN DOANTASUNA
Honako banka-eragiketa hauek dohainik izango dira:
  • Euro edo pezetatara bihurtzea, espainiar estatuko lurraldeetan, pezetatan nahiz eurotan, hurrenez hurren, egindako sarrerak eta ordainketak.
  • Pezetazko eskudiru-kontuak eta beroriez baliatzeko bitartekoak eurotara berrizendatzea.
  • Ohartarazpenetako Zor Publikoaren Merkatuko entitate Kudeatzaillek beren komisio-emaile bakoitzaren saldo nominalak Estatuaren Zorraren eurotara berrizendatzea, baita formalizazio-ordezkagiri berriak, saldoak eurotan agertaraziko dituztenak, jaulki eta banatzea ere.
 
   
   

 

2000ko Uztaila