| Jokoaren arauak: |
Sakatu "roll" botoia
pantailaren goialdean ageri diren 5 dadoak jaurtitzeko. Lehenengo jaurtiketa eginda,
berriro jaurti nahi diren dadoak hautatu, beren gainean arratoiarekin sakatuz, eta kolore
gorriz markatuz. |
Behin dadoak jaurtikita, arratoia
pantailako ezkerraldeko 13 lauki hutsetan zehar mugi dezakezu jokaldi horrekin zenbat
puntu lortu ahal dituzun jakiteko. Puntuak ontzat emateko nahikoa da laukian sakatzea. |
Goian ezkerretan agertzen den zenbakiak
markagailuaren berri ematen digu goiko ataleko "Bonus"eko 35 puntuei
dagokienean. |
| Yahtzee batzuk pilatzen badituzu (5 dadoak berdinak),
pilatutako bonusak eskuinaldean, behean, agertuko dira. |
Partida bat amaitzeko edo bertan behera
uzteko eta beste berri bati ekiteko, nahikoa da "New Game" botoi berdearen
gainean sakatzea. |
Txanda batean dadoak hiru aldiz
botatzen dira. Txandaren amaieran puntazioko 13 laukietako bat hautatu behar da. Jasotzen
duzun puntuaketa dadoen araberakoa izango da, eta hautatzen ari zaren taldearen
araberakoa. Jokua 13 txandatan amaitzen da, behin puntuaketako 13 laukiak beteta. |
Txanda baten lehenengo jaurtiketan 5
dadoak jaurtitzen dira, bigarrenean eta hirugarrenean bat edo beste aukeratu behar duzu,
edo 5ak atzera ere jaurtitzeko. Jaurtitzeari uztea erabakitzen duzunean, edo hirugarren
jaurtiketaren ondoren, lauki bat hautatu behar duzu txanda honetako puntuaketa markatzeko. |
Jokoa agertzen diren laukitxoak ordenan
jartzea datza.
|
| Puntuaketak: |
| 1's: |
1ekoen batuketa jaurtiketan. |
| 2's |
Bi aldiz 2koen kopurua jaurtiketan. |
| 3's |
Hiru aldiz 3koen kopurua jaurtiketan. |
| 4's |
Lau aldiz 4koen kopurua jaurtiketan. |
| 5's |
Bost aldiz 5ekoen kopurua jaurtiketan. |
| 6's |
Sei aldiz 6koen kopurua jaurtiketan. |
| 3 of a kind |
Dado guztien balore osoa, kontuan izanik horietako hiru,
gutxienez, berdinak direla. |
| 4 of a kind |
Dado guztien balore osoa, kontuan izanik horietako lau,
gutxienez, berdinak direla. |
| Full House |
25 puntu, 3 dado balore berekoak eta beste biak beste
balore batekoak badira. |
| Small Straight |
30 puntu, lau dadoren, gutxienez, balorea elkarren
segidakoa denean (adib: 1-2-3-4-x). |
| Large Straight |
40 puntu, dadoen balorea bost zenbaki elkarren segidakoak
denean.. |
| Yahtzee |
50 puntu, bost dadoak berdinak badira. |
| Chance |
5 dadoen balore osoa. |
|
Lehenengo sei laukiek goiko atala
osatzen dute. Horietan guztietan zenbaki hori duten dado guztien konbinaketarekin
puntuatzen da. Jokoaren amaieran, 35 puntuko bonus bat dago sei lauki horien balorea
gutxienez 63 puntukoa bada, eta zenbakiko batez beste 3 puntu daudenean. |
Hurren 7 laukiek beheko atala osatzen
dute. "Chance" laukian izan ezik, zero puntu lortuko dituzu kasu bakoitzeko
baldintzak bete ezean. |
"Yahtzee" bat baino gehiago
lortzen baduzu, 100 puntuko bonus bat lortuko duzu bakoitzagatik. Kontuan izan lehenengo
"Yathzze"arekin puntuatuko duzula, eta zero puntu lortu baduzu, ezin izango duzu
horrelako bonusik jaso. |
Yahtzee bat lortu eta
"Yahtzee" laukia edo goiko atalean dagokiona okupatua badago, Small
Straight eta Large Straight-en puntuatzeko erabili behar duzu, edo Full House-n.
"Bonus" Yahtzze-n puntuatuta bakarrik lortzen da. Adibidez, "Yahtzee"
laukiak eta 6koenak jada puntuarturik badaude, eta bost 6ko ateratzen badituzu, 25 puntu
hartu beharko dituzu Full Housen, 30 Small Straight-en, edo 40 Large Straight-en. |