JOLAS-GUNEA

 

Torpedoa

Itzuli


Jokoaren arauak:


Zuk jokoari hiru urpekuntzirekin ekingo diozu. Zure urpekuntzia arratoiaren punteroarekin gidatu. Sakatu arratoiaren botoia torpedo bat jaurtitzeko gorantz, itsas azalerantz.

Sakatu zuriune-barra torpedoa eskubitarantz jaurtitzeko. Zure ekipoak torpedo-hodiak kargatzeko denbora behar duenez, norantza bakoitzean torpedo bana bakarrik jaurti ahal izango duzu aldi berean. Urpekuntziko kapitain gisa, zuk hamar merkantzia-untzi suntsitu behar dituzu hurrengo misiora igarotzeko.

Saiatu torpedoekin gurutz gorriko untziak ez jotzen. Nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da... eta ondorioak berehala samarrekoak izan daitezke. Misio aurreratuetan eztanda egiten duten sakonera-kargak, etsaiaren torpedoak, eta mina magnetikoak saigestu beharko dituzu.

Zure urpekuntziak errekin eta torpedo-kopuru jakin bat dauka, eta sarri-sarri hornitu beharko duzu. Noizean behin ozeanoaren hondotik hurbil urpekuntzi hornitzaile bat igaroko da errekina eta torpedoak daramatzan izurde batekin. Izurdeak daraman paketearekin kontaktua eginez gero, zuk zure urpekuntzia hornitu ahal duzu. Ez bota torpedorik izurdeari. Berak lagun asko ditu ur hauetan, eta ez lukete ondo hartuko.