JOLAS-GUNEA

 

Itzuli

Iceblox

Jokoaren deskribapena:

Joko alaia da, bertan guk kontrolatzen dugun pinguino bat ageri da, eta animalia honek arrastaka joan behar du izotz-blokeak puskatzen. Halaber, gar batzuk agertuko dira, gu harrapatzen saiatuko direnak, eta horiei aurre egiteko izotz-blokeak beraietara hurbil ditzakegu. Jokoaren helburua izotz-bloke batzuetan izkutatuta agertuko diren urrezko txanpon guztiak jasotzea da. Behin txanpon guztiak jasota, beste maila batera igaroko da, hemen izotz-blokeen banaketa aldatu egingo da eta areagotu egingo da jokoaren zailtasuna.

Jokoaren arauak:

Mugi zaitez gora, behera, ezkerrera, eskuinera, K, M, A eta D teklak erabiliz. Ibili kuboen inguruan eta mugi itzazu beharrezkoa bada, apurtu blokeatuta daudenak, askatu urrezko txanponak kuboak apurtuz, eta ihes egin garretatik.

Puntuazioa:

Apurtzen den izotz-kubo bakoitzeko, 5 puntu.
Gar bat izotz-kubo batekin zanpatzeagatik, 50 puntu.
Txanpon bat askatzeagatik, 100 puntu.
Txanpon guztiak jaso eta hurrengo mailara igarotzeagatik, 1000 puntu.