boton.jpg (8847 bytes)

BILATZAILEAK


NAZIOARTEKO BILATZAILEAK:

 

   AltaVista

Interneteko bilatzailerik ospetsu eta onenetakoa. Digital etxeak garatu eta eutsia da, 30 milioi orrialdetik gorako fondoak ditu eta egunetik egunera bataz besteko 22 milioi kontsulta izaten ditu. Web zerbitzariei buruzko edonolako bilaketetan eta Usenet-eko News-etako artikuluei buruzkoetan espezializatua dago.

 

 

  Apollo

Jendeak bere negozioak, web zerbitzariak, e.a. argitara zitzaken web-eko lehenengo lekua izan zen, 1994.ean hasita. Orduz geroztik asko hazi da Apollo, eta horretan darrai esponentzialki. .

 


Excite

Excite Inc konpainiarena da, 50 milioi web orri inguru biltzen ditu eta Usenet-eko News-etatik datozen bi astetako artikuluak..

 

 

 Galaxy

Trade Wave-k zerbitzu publiko bezala emandako WWW informazio-zerbitzarien gida da Galaxy.

 

 

 Gobib

1.000 bilatzaile baino gehiago zure eskura. Gaien arabera antolaturik. Sarearen edozein eduki aurkitzaen lagunduko dizuten hainbat bilatzailerekin topo egingo duzu hemen. Edizio berria hamabostean behin

 

 

 

  Hotbot

HoInternet-eko bilatzaileekin buruhausterik ez izateko diseinatu zen Hotbot. Hasi gabekoei, botoi bat sakatzearekin bakarrik, bilaketak egitea ahalbidetzen dien interface-a dauka.

 

 

 Infoseek

Bilaketak egitea bideratzen du web zerbitzarietan, News-etan, erabiltzaileen posta elektronikoko helbideak, konpainiei buruzko informazio zehatza eta ikasketa-liburuei buruz ere.

 

 

 Lycos

Klasikoa. Interneten azaldutako lehen bilatzaileetako bat. Web zerbitzariei buruzko bilaketa orokorretan espezializatua dago, irudi eta soinuei buruzko bilaketa zehatzak egitea bideratzen du.

 

 
 

 WebCrawler

WebCrawler ikerketa-proiektu gisa sortu zen 1994an Washington-go Unibertsitateko Konputazio-Zientzietako Ingeniaritza-Sailean. Gaur egun arrakasta handiko produktu komertziala da. Hasi zenean, 1994ko apirilaren 20an, 6.000 zerbitzari ezberdinen informazioa zuen. Urte hartako urrian, eguneko 15.000 dei jasotzen zituen jadanik. Gaur egun 2 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute astetik astera eta egunean 3 milioi galdera baino gehiago egiten zaizkio

 

 

 Yahoo!

Oso ezagunak egiten hasi ziren 1994an, bisitatzeko atseginen zitzaizkien web zerbitzariak katalogatzen zituzten ikasle batzuen orriak besterik ez ziren eta denbora gutxian Interneteko gune bisitatuenetakoa bihurtu zen. Beren katalogoa ezinbesteko gunea da, edozein erreferentzia aurkitzeko Interneten luze-zabalean.

 

 

Otras opciones

 

 DejaNews

Usenet-eko News-etako artikuluei buruzko bilaketetan bakarrik espezializatutako zerbitzaria. Mota horretako onena da.

 

 

  Reference

Usenet-eko News-etako artikuluei buruzko bilaketetan espezializatutako zerbitzaria.

 

 

  Search.Com Shareware.Com