KUTXA y ADEGILAN elkarlanean enpresak ohitu daitezen
ikasle unibertsitariak praktiketan hartzen.
Zer eskeintzen
diote praktikek zure enpresari?
- Denbora faltagatik aurrera eraman ezin daitezkeen proiektuak egitea.
- Eguneroko lanean laguntza kualifikatu bat jasotzeka.
- Hobekuntzarako proposamenak eta gazte kementsuak enpresan sartzea.
- Enpresek izan ditzaketen lanpostu berrietarako unibertsitariak konpromezurik
gabe ezagutzea.
- Gure unibertsitarien lanpostu aukerak hobetzen lagundu.
Zeintzu dira
gure programak?
Ikasleen eskaerei aurre egiteko ditugun programak
bi dira: PRAXIS programa eta FINEST programa.
Zertan ezberdintzen
dira programa hauek?
PRAXIS programan karrerako azken bi kurtsoak
egiten ari diren edo %50eko kredituak gaindituta dituzten ikasle unibertsitariek
parte hartzen dute. Ohizko luzapena 3 hilabetetakoa da udan (Uztaila,
Abuztua eta Iraila); hortik aparte urtearen gainerantzeko hilabeteetan
gehienezko 350 ordu barnean adostasunez erabakitako luzapena izango du
.
Enpresaren ordutegi eta egutegia errespetatuko da
beti.
FINEST programaren bidez Injenieritza Tekniko
eta Goi mailako ikasleek karrera amaierako proiektuak enpresan egiten
dituzte. Finkaturiko luzapena 6 hilabetetakoa da.
Zein motako
erlazioa sortzen da enpresa eta ikaslearen artean?
Ez da inongo lan harremanik sortzen, ez da kontratu
eredu berri bat. Fakultate, Enpresa eta Ikaslearen arten hitzarmen* bat
sinatzen da eta horrek bideratzen ditu praktika eta proiektu garaiko egonaldiak
enpresan.
Ikaslea Seguru Eskolarrak babesten du, kasu bakoitzean,
dauden arriskuen arabera, ardura zibila estaltzeko aseguru batez osatu
daitekelarik.
*Arautzen duten legeak ondorengo hauek dira: Hezkuntza
elkarlanerako programei buruzko Errege Dekretuak:
Ekainaren 19ko 1497/1981 (BOE, Uztailak 23) eta hau eguneratzen
duen Irailaren 9koa (BOE, Urriak 18).
Ekainaren 27ko 333/1995 Dekretua (BOPV, Ekainak 30). Programetan
parte hartzen duten Unibertsitate eta CONFEBASKen arteko akordioak.
Enpresak zerbait ordaindu
behar al du?
Praktikak lan erlaziorik suposatzen ez duenez, ez
dago ordainketa egiteko beharrezkotasunik. Dena dela, enpresak, borondatez,
Laguntza Poltsa bat eman dezake ikaslearentzako praktikak egitea suposa
dezakeen gastuak betetzeko (bidaia, bazkaria, e.a.)
Programak 10.000.-Pta/hileko Poltsa minimo bat ezarri
du (orientagarri gisa esan, Programa hasi zenetik bataz besteko Poltsa
60.000.-Pta/hileko izan delarik).
Normalki egiten diren praktikak?
- Gestio administratiboa eta kontabilitatea.
- Marketing plan baten garapena.
- Merkatuaren azterketa.
- Enpresako departamentu ezberdinei laguntza: Esportazioak, Lan Harremanak,
Komertziala, Produkzioa, etab.
- Data baseen diseinua eta programa informatikoen moldaketa.
- Ofimatikako sistema integral eta enpresa barruko sare baten ezarpena.
- Multimediako aplikazioen garapena.
- Web orrien diseinu eta eguneratzea.
- Kalitatezko sistema baten garapen eta ezarketa.
- Lan Arriskuen ebaluaketa.
- Ingurugiroaren ebaluaketa Lantegi barneko banaketa.
- Bidegarritasun azterketak.
- Produkzioaren antolakuntza eta kontrola.
- Prebentzio eta hobekuntzarako mantenimendua.
- Logistika integralaren antolakuntza.
- Materialaren azterketa.
- Laborategi kimikoetako berezko eginkizunak.
Praktiketan ikasleak hartzeko
bideak
AdegiLan: Begoņa Galparsoro.
Tel. 943.30.91.60 / E-mail: adegilan@adegi.es
Gure Web orriaren bidez (www.adegi.es)