Unibertsitateko ikasleak lan munduarekin harremanetan
jartzeko ahaleginean KUTXA eta ADEGILAN elkarlanean.
Zer eskeintzen
diote praktikek unibertsitateari?
- Karreran ikasitakoa praktikan jartzea.
- Enpresako kultura eta lan egiteko modua ezagutzea.
- Enpresan lehen esperientzi bat lortzea.
- Enplegu - gaitasuna hobetzea.
- Lehen lana aurkitzeko dagoen zailtasunari aurre egitea.
Zeintzu
dira praktika bat lortzeko bideak?
1. ADEGILAN
Praktika guztiak dagokien Eskola edo Fakultateko
iragarkien tabloian argitaratzen dira. Ikasleak hautaketa egin beharko
du eta interesatzen zaizkionetarako aurkeztuko du bere burua.
Eskola/Fakultatea da eskeintzen den praktikarako
bi hautagaien aurrehautaketa egingo duena eta enpresa izango da egokien
iruditzen zaion ikaslea hautatuz behinbehineko erantzuna emango duena
.
Ikasleak enpresan praktiketako egonaldia hasi
ahal izateko, enpresa, ikaslea eta Eskola/Fakultatearen arteko hitzarmen
bat sinatu beharko da.
2. NORBERAK BERE BURUA ESKEINTZEA
Modu eraginkor batean bihurtzen ari den bide hau
hartzea guztiz komenigarria da eta, gero begira, lanpostu bat aurkitzeko
entrenamendurik hoberena.
Praktika batzuk bilatzearen ardura ez da beste
baten gain utzi behar. Inork ez du guk bezalako gogorik jarriko ez jakingo
guk nahi duguna .
Praktikak bilatzeko gomendio batzuk:
- Helburua zehaztu: aurkitu beharreko praktika mota, sektore, iharduera,
tamainu, etabarren araberako enpresa.
- Informazioa eta kontaktuak lortzearren ahal den toki gehienetara
jo.
- Elkarrizketa aurretik ondo prestatu:
-Norbere buruaren aurkezpena, Kurrikulum Bitae-rena eta bisitaren
helburua.
-Egin daitezkeen praktiken lista.
-Programari buruzko informazioa eta enpresa interesaturik egon ezkero
jarraitu beharreko prozedura. AdegiLanetik, egiten diren galdera eta
zalantzei erantzuna eskeiniko diegu.
-Praktikak egiteko interesik ez badute, pertsona honen bitartez, beste
enpresaren bateko kontakturen bat lortzen saiatuko gara.
- Elkarrizketa amaitzean, komenigarria da jasotako informazioaren
laburpen bat egitea, hala nola pertsonarena, enpresan duen kargua
eta bisitaren data. Lan bila gabiltzanerako kontaktua izan daitezke.
3. ESKOLA/FAKULTATEA
Praktiketako arduradunen bidez Eskola/Fakultatera
iristen diren praktikak jestionatzen dira.
Nola atera diezaieket
etekinik handiena praktikei?
Lehen helburua karreran zehar ikasitakoa praktikan
jartzea bada ere, gomendagarria da praktikaren iharduera zehar jarrera
aktibo bat izatea. JARRERA IREKIA eta NORBERAREN EKARPENA eskeintzea
enpresa ezagutzeko beharrezko oinarriak izango dira.
Praktiketako egonaldia, ikasketa denboraldia da
eta eguneroko ihardueran sortzen diren galderak egiteko aukera aprobetxatu
behar da; lanpostu bat lortzen denean zailagoa denez. Hala ere, galderak
egiteko momenturik aproposena bilatu behar da .
Sekretu profesionala gordetzea gehien baloratzen
den ezaugarrietako bat da praktika egiten den bitartean eta baita hauek
bukatu ondoren ere. Aipatu beharreko beste trebetasun batzuk honako
hauek dira: ekimena, lankidetzarako gogoa, konstantzia, lanerako
gaitasuna, lankideekin duen komunikazioa, norbere burua gainditzeko
ahalegina eta lanean duen kalitatea.
Unibertsitateko ingurunetik aldaketa somatuko
dugu praktikak hasten ditugunean. Garrantzizkoa da enpresak ezarritako
arauak errespetatzea eta bere filosofiarekin bat doazen jokabideak errespetatzea.
Etorkizunean lanpostu bat aurkitzeko orduan hain
beharrezko diren kontaktuak egiteko ere aukera ona da.
Laguntzaileak: