1. Bi kategoria bereziko dira:
- 15 urte arteko haurrak eta gazteak
- 16tik 30 urte bitarteko gazteak, bi adin horiek barne direlarik.
2. Lehiaketak hiru arlo izango ditu:
A) Soinua.
B) 2 dimentsiotako grafikoak.
C) 3D irudiak.
3. Arlo bakoitzeko bete beharreko eskakizunak
honako hauek dira:
A) Soinua:
- Lanak, PCrako dentsitate handiko disko estandar
bakarrean aurkeztuko da.
- Formatoa Protracker edoa Cubic Player-ekin
bateragarria den beste edozein izango da.
- Gehienezko iraupena 3 minututakoa izango da.
B) 2D grafikoak:
- Lana TGA edo TIFF formatuan aurkeztuko da,
eta gehienez ere 640 x 480 bereizmena izango du.
- Ez da digitalizaziorik onartuko.
C) 3D irudiak:
- Gehienezko bereizmena 800x600 izango da.
Kolorea gehienez ere 24 bitekoa.
- TIFF, TARGA eta JPEG formatuak bakarrik onartuko dira.
- Lana honako programa hauekin egin ahal izango da, besteak beste: Lightwave,
3d Studio, 3D Max, Imagine, etab.
4. Pertsona eta arlo bakoitzeko lan bakarra
aurkeztu ahal izango da.
5.Lanak Gizarte-Ekintzaren bulegoan (Garibai
kalea, 20, 1. Solairua, Donostia) edo kutxaren edozein bulegotan
aurkeztu ahal izango dira. Lanak aurkezteko epea Maiatzaren 4an
amaituko da.
6. Lanak epaimahai independiente batek aztertuko
ditu eta bere erabakiaren aurka ezango da helegiterik aurkeztu. Epaimahai
puntuazio bat emango dio lan bakoitzari, eta aurrez ezarritako arauak
betetzen ez dituzten lanak baztertu egingo ditu. Hiru arloetako bakoitzean
saria emango zaie lehen hiru postuetan sailkatzen diren partaideei.
7. Aurkezten diren lanek originalak izan behar
dute; horrez gain, egileak izan behar du bere lanaren jabetza.
|