Aurrezki-kontua, norberaren
egoitza izango den etxebizitza eraiki, erosi edo zaharberritzera
zuzendutako kapitala eratzera bideratua.
Adinez nagusi den edozein
pertsona fisiko. Titular bakoitza Etxebizitza-Kontu bakar baten
jabe izan daiteke.
Euskarria diseinu bereziko libreta bat
da.
Ezarpenak noizean
behin edo aldian aldiro egin daitezke; aldian aldiro egin nahi izanez
gero, Etxebizitza-Kontura diru-intsuldaketak egiteko agindu iraunkorra
eman daiteke. Ez dago diru-sarreretarako mugarik.
Interesa: saldo-tarteen arabera eta lehenengo pezetatik.
Interesen Likidazioa: urtero, Azaroaren 30ean.
Komisioak: salbuetsia.
Etxebizitza-Kontuaren
abantaila fiskaletarako eskubiderik izango bada, gehienezko epea
kontua ireki zenez geroztiko bostgarren urterainokoa da.
Edozein unetan atera daiteke bertatik dirua, beti ere delako etxebizitza
horren erosketa edo zaharberrikuntzarako ordainketak egiteko baldin
bada.
PFEZ-ren Kuotatik,
urtean sartutako diru-kopuruen % 15a ken daiteke, Oinarri Zergagarriaren
% 30aren muga gainditu gabe.
Interesak atxikipen-gai izango dira.
Etxebizitzaren erosketa edo zaharberrikuntzarako ez den diru-ateratzerik
egiten bada edota, kontua ireki zenez geroztik bost urte igaro ondoren,
diru hori etxebizitza horretarako erabiltzen ez bada, Ogasunaren
aurrean araubideratu egin beharko da egoera.