 |
|
- Programa bakoitzerako - Irakaskuntza
Ertainerako, Lanbide-Heziketarako edo Unibertsitate Ikasketetarako
- eskatutako ikasketak egiten jardutea.
- Bere ikastetxeak edo
zentro sustatzaileak hautetsia izatea aipatutako programa
horietakoren batean (Sokrates-Erasmus, Sokrates-Irakaskuntza
Ertainak eta Leonardo Programetan) parte hartzeko.
- kutxaren bezero
izatea, modu jarraituan eta kontu aktiboekin, interesatua
bera edo honen gurasoak, gutxienez 98/1/1az geroztik.
Programa hauetan ez dira begietsiko
Graduatu Ondoko, Master, karrera amaierako proiektu(karrerako
azkeneko kurtsoan egiten direnak ezik) edo antzeko ikasketetako
partaideen eskaerak.
|
  |
SOKRATES-UNIBERTSITATEKO
IKASLEAK(ERASMUS):
Unibertsitateen arteko trukea.
- 2001-2002 ikasturtetarako programak.
Guztira 100.000 pezetako(601,012 euro) 540 dirulaguntza
emango dira.
SOKRATES-IRAKASKUNTZA ERTAINAK(COMENIUS)
Bi aldeko trukeak eta alde anitzeko
alkarteak edo ikastetxeen arteko elkarteak, denon artean eta
ikasleriaren lanaren bidez Europako egitasmo hezitzaileak edo
linguistikoak garatzeko.
- 2001/8/1etik 2001/7/31ra bitarteko programak.
Gustira 25.000 pezetako (150,253 euro) 50 dirulaguntza emango
dira.
LEONARDO(Unibertsitateko
edo Lanbide-Heziketako ikasleentzako praktikak atzerrian):
- 2001 urtean zehar hasiko diren praktikak egiteko.Guztira
40 dirulaguntza emango dira.
- Egonaldi laburrak (3 aste eta 3 hilabete
bitartekoak): bakoitza 25.000 pta.koa(150,253 euro).
- Egonaldi luzeak (3 eta 12 hilabete bitartekoak):
bakoitza 100.000 pta.koa(601,012 euro).
500.000 pta.rainoko "kredigazte
ikasketak" kreditua, honetako eragiketentzat ezarritako
ohiko baldintzetan, kutxako zure ohiko Bulegoaren bitartez
tramitatu beharrekoa.
|
|
 
|
|
SOKRATES-ERASMUS PROGRAMA:
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako
ikasleek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte norbeerari
dagokion unibertsitatean , eta gainerakoak, kutxaren
edozein bulegotan, hemendik Gizarte-jarduneko Sailera igortzeko:
- Eskaera orria (liburuxka honi atxikia),
behar bezala beteta.
- N.A.N.ren fotokopia.
- programa honetan aprte hartzeko hautatua izan denaren
ziurtagiria, jatorriko Unibertsitateak luzatua, helmugako
unibertsitatea, herrialdea eta programaren datak zehaztatuz.
SOKRATES-IRAKASKUNTZA ERTAINAK
PROGRAMA
Ikastetxeak honako dokumentu hauek bidaliko
ditu kutxaren Gizarte- jarduneko Sailera:
- Ikastetxearen jakinarazpena kutxari
, programan partaide izango dela. haren iraupena eta hasiera
data adieraziz, eta parte hartuko duten ikasleen arteko
kutxako laguntza eskaeragileen
xehetasunarekin.
- Bere proiektua Programeren barruan dagoela
egiaztatzen duen Sokrates Agentzia Nazionalaren edo Eusko
Jaularitzalo Hezkuntza Sailaren ebazpena.
- Ikasle bakoitzaren eskaera orria (liburuxka honi atxipia),
behar bezala beteta eta bakoitzaren N.A.N.rekin..
LEONARDO PROGRAMA:
kutxaren Gizarte-Jarduneko Sailera
bidali beharreko dokumentazioa:
Unibertsitateko ikasleek: Bertara edo kutxako
edozein sukurtsalaren bidez.
lanbide Heziketarako ikasleek: Lanbide Heziketarako ikastetxeren
bidez .
- Eskaera orria (liburuxka honi atxipia),
behar bezala beteta.
- N.A.N. ren fotokopia.
- programa honekiko partaidetza frogatzen duen ziurtagiria,
programaren iraupena, hasiera-data, helmugako enpresa eta
herrialdeak zehaztuz. Honako dokumenturen bat beharko eta
egiaztatzeko:
1. Atzerriko enpresaren eta Leonardo Programaren Agentzia
sustatzailearen ziurtagiriak gazteleraz, ingelesez edo frantsesez).
2. Agentzia sustatzailearen bitartez atzerriko enpresa eta
ikaslearn artean sinatuko kontratua edo hitzarmenak.
3. Leonardo Programaren sustatzaile den Agentziaren partaidetza
ziurtagiria.
4. Azaroak 30erako aipaturiko dokumentaziorik izan ezean,
unibertsitateko ikasleak edo lanbide Heziketarako ikastetxeak,
programa Agentzia sustatzailearen eskatzerakoan beteriko
formularioa aurkeztu beharko da.
|
  |
- Dirulaguntza hauen onuradunen hautespena, eskaeragileak
bete beharreko baldintzen atalean adierazitako baldintzak
betetzen dituzten ala ez kontuan hartuz egingo da.
- Eskaeragileen kopurua esleitu beharrekoena baino handiagoa
izango balitz, zozketa publikoa egingo litzateke notarioaren
aurrean.
- Laguntzak interesatuaren kontuan edo libretan bakarrik
abonatuko dira.
- Pertsona bakoitzari dirulaguntza bakar bat emango zaio
bere ikaskuntza osoan zehar programa -multzo hauetako (Sokrates-Erasmus,
Sokrates-Irakaskuntza ekarpenak eta Leonardo).
- kutxaren ekarpenak beste erakundeen laguntzen
osagarri izan daitezke.
- Eskaera egiteak, aipatu baldintza guztiak onartzen direla
esan nahi du.
|
  |
- Ikastetxe edota agentzia sustatzaile bakoitzari eskatu
egingo zaio ikasle dagokion programara benetan bertaratu
izan dela egiaztatzea.
- eskaera bakoitzaren ebazpena interesatuari
jakinaraziko zaio erasmus eta Unibertsitateko ikasleen Leonardo
Programaren kasuan eta dagokien ikastetxeei Sokrates-ikaskuntza
Ertainak eta Lanbide Heziketarako ikasleen Leonardo Programaren
kasuan.
|
  |
- Sokrates-Erasmus: Programara bertaratu baino 15 egun lehenago,
jatorriko edo helburuko unibertsitateak berretsirik.
- Sokrates-Irakaskuntza Ertainak eta Leonardo:
Eskaeragilea programara bertaturatu behar duela, Irakaskuntza
Ertaineko eta Lanbide Heziketarako ikastetxeen edo agentzia
sustatzaileen bidez zihurtazen dugunean.
|
  |
- Sokrates-Erasmus: 2001eko
Maiatzaren 25a.
- Sokrates-Irakaskuntza
ertainak: 2001eko Azaroaaren 30a.
- Leonardo: 2001eko
Azaroaren 30a.
|
|
kutxa. Gizarte-Iharduera Taldea .
Tel. 943 41 11 77 y Fax. 943 42 45 26
E-mail. gaztekutxa@kutxa.es
|
| |
|